Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


2010-12-29

Taula

     Blogari dagokionez, orain arte ez dut inolako arazorik eduki. Baina apunteetan jartzen duen bezala, gure gaiarekin erlazioa duen taula bat jarri behar dugu. Bigarren eredua aukeratu nuen taula egiteko baina konturatu nintzen, nire ordenagailuak ez zuela Microsoft FrontPage programa.
     Beraz, unibertsitateko ordenagailu publikoetara jo nuen han egiteko gogoaz baina ez zuten programa hori.
Hori dela eta, Erikak (klaseko kide batek) taula bat sortu zidan baina taula arazo asko ematen zidan aldaketak egin nahi nituenean. Bloga guztiz deskonfiguratu zitzaidan eta beraz, sarrera hori ezabatzea erabaki nuen. Ezabatu eta nire blogaren egitura bere onera bueltatu zen.
     Hori dela eta, beldurrez, ez nuen taula egin.
     Dena den, hirugarren aukera egitea bururatu zitzaidan.
Hurrengo taulan, modu labur eta zehatz batean, emakume musulmanen jantzi tradizionalen kokapen geografikoa aurkezten dizuet:



HIYAB BURKA NIQAB CHADOR
Turkia Afganistan Pertsiako Golkoa Iran

Informazio iturria: wikipedia.com

2010-12-12

Poesia

     Sarrera honetan, nire gaiarekin lotura duen irrati saio baten zatia aurkezten dizuet. Irratiaren saioa, Poesía para Gritar  du izena eta Yolanda Sáenz de Tejada-en eskutik, burkari buzuko poesia bat eskaintzen digu. Horretarako, Goear erabili izan dut nire blogean sartzeko.
     Poesia burka eraman behar duten emakumeei zuzenduta dago.

     Askatasunaren alde, eskubideen alde eta emakumeen duintasunaren alde aldarrikatzen du. Pentsatzen dugu, burkaren asunto hori, kulturarekin edota erlijioari lotuta dagoela eta inolako jakintazrik gabe onartzen dugula. Baina faktore sozialei gehiegizko garrantzia bat emateak (kasu honetan egiten den bezala), edozein ekintza onartzera eraman gaitzake, hain zuzen, erlatibismo kulturalaren izenean, norbanakoaren kontra joaten direnen ekintzak onartzera. Hau da, emakume afganei egiten zaiena onartzea.
     Poesiari hasiera eman aurretik, zera esaten du:
           "Taparos los oídos que esto es una historia real".


2010-12-11

Burka bai, Burka ez

     Egunon Lagunok!
     Sarean nengoela, gaiari buruzko beste blog bat aurkitu dut, hain zuzen, Non perfect. El Blog Imperfecto izena duena.  Bertan, Burka sí, Burka no izenburua duen sarrera batekin topo egin dut eta nahiko interesgarria iruditu zaidanez, haren berri egitea erabaki dut.

     Mundu ideal batez hitz egiten du, mundu ideal hori existitzen ez dena eta berari bertan bizitzea gustuko ziona, baina beste mundu batean bizi gara: Erreala, benetakoa dena. Mundu zaila eta korapilotsua.


     Horrez gain, burkaren azpian doan emakumeak munduari begira, duen ikusmena eta kokapen espaziala argazki batzuen laguntzaz azaltzen du. Benetan, itzela dela. Alboko ikusmena murrizten du, kokapen espaziala galduz, batez ere, leku ireki eta zabaletan.
     Mundua sare horretatik ikustea, ezinezkoa gertatzen zait. Argi dago, burkaren aurrean desadostasuna islatzen duela eta konparazioak egiten dituela, askatasunaren inguruan, esanez ez dela aukeratzeko dagoen jantzia. Eta bukatzeko, belo islamiar ezberdinen arteko konparaketak azaltzen ditu, burka eta Nikab-a goitik behera diren jantziak esanez.

2010-12-06

Nire Bideo Zerrenda

     Sarrera honetan, Burkarekin lotura duten bideo zerrenda bat aurkezten dizuet, Embedr aplikapenaren laguntzaz eginikoa. Honi esker, zenbait bideo esanguratzu eta interesgarri utzi dizuet, gai honen inguruan informazio gehiago izateko.

     Gai honen inguruan haurnartu behar dugu. Afganistanen dagoen "demokrazia" hori, ez da erreala. Ezineskoa da askatasuna edo demokraziari buruz hitz egitea, herrialdean bakea baldin ez badago eta noski berdintasuna baldin ez badago. Gobernuak ez dauka inolako kontrolik. Horrek esan nahi du botere guztia fundamentalistek dutela. Nahi dutena egiten dutela; hil, bortxatu, bahitu, jipoitu...

     Ez dago emakumeentzako segurtasunik, ez hirietan ezta landako areatan ere eta egoera horrela jarraituko du, fundamentalistak boterean jarraitzen duten bitartean.


Nire Argazki Biltegia

     Hemen usten dizuet Burkaren inguruko zenbait argazkien biltegia. Errealezko, benetako argazkiak nahiz eta ez sinestu. Egia esan, zirrara egiten dizkidaten argazkiak. Afganistaneko emakumeek XXI. mendean egonda, daramaten bizitza. Pentsaezina, negargarria eta jasanezina den bizitza; ez du kalera bakarrik ateratzeko aeskubiderik eta irtetekotan, gizon heldu baten laguntzarekin egiten du (aita, senarra, neba...), ezin du etxetik kanpo lan egin ezta eskolara joan ere ez.

     Halaber, kontu handiz ibili behar du ibiltzerakoan zarata handirik ez egiteko, gizonen begirada erakarri ahal duelako. Benetan, harrigarria eta pentsaezina iruditzen zait, baina hori da benetako errealitatea. Ez du osasun-laguntza bat jasotzen eta tratu txarrak jasotzen duen bakoitzean ez dauka legearen dentsa edukitzen.
     Ez dita seguruak sentitzen, ezta askatuak hitz egiteko orduan edota kalera irteteko orduan ere.


     NAN- txartelaren argazkia benetan... itzeleskoa da, muturrekoa. Gehiegizkoa iruditzen zait.
     Espero dut zeuei baita ere hunkitzea eta argazkien benetako mezua bihotzetara heltzea.

2010-12-03

Algunas dudas sobre el Burka


     Egunon lagunok! Hona hemen Burkaren inguruko artikulu bat, Juan Carlos Escudier-en eskutik idatzia.      Artikulua "Algunas dudas sobre el Burka" izenburua dauka.

     Bertan, belo eta Burkaren inguruko hausnarketa bat egiten da. Islamiar komunitatearen zuzentzaileek beloa eskoletan ezartzearen alde emandako argumentu batzuk, horietatik zorrien arteko kutsapena sahiesten duela entzun eta gero, Burkak gaixotasunak (melanoma adibidez) saihesten dituela gehitzen dute (nork sinesten du hori? mesedez!).

     Argi dago, Juan Carlosen iritziz eta nire iritziz baita ere, ez dela berdina beloa eta Burka eramatea. Lehenengoak erlijioaren sinbolo bat izaten den bitartean, bigarrena, bakarrik emakumea menperatzeko sinboloa bezala uler daiteke. Beraien eskubideak guztiz baztertzen.
Idazlearen ustez, pertsuasioa da bide bakarra. Zerbitzu sozialak emakumeak jasaten dituzten egoeretatik, modu batean ateratzeko eta gizon- menperatzaileei beraien konduktu edo jarrera okerra dela sinestarazteko.
     Azken finean, Burka duintasunaren kontra doalako.