Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


Mostrando entradas con la etiqueta fundamentalista. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta fundamentalista. Mostrar todas las entradas

2010-12-06

Nire Bideo Zerrenda

     Sarrera honetan, Burkarekin lotura duten bideo zerrenda bat aurkezten dizuet, Embedr aplikapenaren laguntzaz eginikoa. Honi esker, zenbait bideo esanguratzu eta interesgarri utzi dizuet, gai honen inguruan informazio gehiago izateko.

     Gai honen inguruan haurnartu behar dugu. Afganistanen dagoen "demokrazia" hori, ez da erreala. Ezineskoa da askatasuna edo demokraziari buruz hitz egitea, herrialdean bakea baldin ez badago eta noski berdintasuna baldin ez badago. Gobernuak ez dauka inolako kontrolik. Horrek esan nahi du botere guztia fundamentalistek dutela. Nahi dutena egiten dutela; hil, bortxatu, bahitu, jipoitu...

     Ez dago emakumeentzako segurtasunik, ez hirietan ezta landako areatan ere eta egoera horrela jarraituko du, fundamentalistak boterean jarraitzen duten bitartean.


2010-11-29

Bizitzeko Eskubidearen Alde


     RAWA (Asociación Revolucionaria de Mujeres de Afganistán) emakume afganen mugimendu soziopolitikoa, demokrazia, askatasuna eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen du, fundamentalisten erruz jadanik zabalduta dagoen herrialdea hobetzeko.

     Arazoa ez delako Burka bakarrik, hain zuzen azken honek, emakumeek egiten duten bizimoduari lotuta dago eta Afganistaneko emakumeak inolako eskubiderik gabe bizitzen jarraitzen dute herrialde batean, zeinean nazioarteko komunitateen begietan, jadanik ez dago beldurra, arriskurik eta gobernu "demokratiko" batekin kontuan hartzen duena.

Argazki iturria: www.google.com