Blogari dagokionez, orain arte ez dut inolako arazorik eduki. Baina apunteetan jartzen duen bezala, gure gaiarekin erlazioa duen taula bat jarri behar dugu. Bigarren eredua aukeratu nuen taula egiteko baina konturatu nintzen, nire ordenagailuak ez zuela Microsoft FrontPage programa.
Beraz, unibertsitateko ordenagailu publikoetara jo nuen han egiteko gogoaz baina ez zuten programa hori.
Hori dela eta, Erikak (klaseko kide batek) taula bat sortu zidan baina taula arazo asko ematen zidan aldaketak egin nahi nituenean. Bloga guztiz deskonfiguratu zitzaidan eta beraz, sarrera hori ezabatzea erabaki nuen. Ezabatu eta nire blogaren egitura bere onera bueltatu zen.
Hori dela eta, beldurrez, ez nuen taula egin.
Dena den, hirugarren aukera egitea bururatu zitzaidan.
Hurrengo taulan, modu labur eta zehatz batean, emakume musulmanen jantzi tradizionalen kokapen geografikoa aurkezten dizuet:
| Turkia | Afganistan | Pertsiako Golkoa | Iran |
Informazio iturria: wikipedia.com