Blogari sarrera edo hasiera bat emateko, Alejandro Martínez González-en (EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua) iritzizko testuan, "El educador social en la Sociedad de la Información", teknologia eta komunikazioaren inguruzko ideia esanguratsuenak komentatu dizuet.
Gaur egun erabiltzen ditugun informazio eta komunikazioen teknologiak (tecnologías de la información y la comunicación TIC) testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen arabera sortzen dira. Eredu bat dira, baina ez bakarra.
Dena den, praktikaren aldetik, erabilera gero eta oinarrizkoago edo funtsezkoago bilakatzen da edo bilakatu beharko da, gizartearen bazterketa edo kanporaketa ez jasateko. Hau da, gizartearen barnean egoteko, jarraitzeko edota mantentzeko. Azken finean, analfabetoa ez izateko.
Beraz, hezitzaile edota pedagogo askok gaur egungo hezkuntza sisteman erabiltzen den hezkuntza- eredua kuestionatzen hasi dira. Ez da soilik instituzio eskolarraren erronka bat, baizik eta eremu ez formalean zabaldu beharrekoa ere. Eta horixe da, hain zuzen, honen inguruan gizarte hezitzailearen lana.
TIC gizarte honen aurrean, gizarte hezitzaile batek bi erronka ditu: ezagutza eta erabilpena zabaltzea eta bere erabilpena sustatu eta bultzatzea. Informazio eta komunikabideen teknologiak dituzten arazoei aurre egin behar dituzte eta arazo horiek aplikazioetan bihurtu, hezkuntza hobeago bat izateko, ezagutza garatzeko, talde lana bultzatzeko eta akzio eta sozial esku-harremanaren erreminta bat izan ahal izateko.
Gizartea aurrera doan heinean, komunikabideek eta teknologiek aurrera egiten dute ere bai. Beraz, jendeak aurrera egin behar du, oso garrantzitsua da aldaketa edo prozesu horien berri izatea eta ezagutza zabaltzea, inork kanpo geldi ez dezan. Ekintza edo prozedura berriak sustatu beharko dira teknologiak eta gizartea elkar joateko.
Dena den, esan beharra dago bizitza nolabait erraztu egiten dutela eta teknologiari esker, aldaketa eta aurrerapauso itzelak egon direla. Gaur egun adibidez oso ohikoa da etxean gutxienez ordenagailu bat izatea edota mugikor bat izatea. Are gehiago, mugikorra baldin ez baduzu harritzeko gauza izango litzateke.