Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


Mostrando entradas con la etiqueta beloa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta beloa. Mostrar todas las entradas

2011-01-02

"Contra el velo musulman"

     Sarrera honetan, berriz Goear orrialdearen laguntzaz, bertan harpidetu eta nire podcast-a sortu dut. Ondoren blogean sartu dut bilatutako abestia zuekin konpartitzeko. Abestia "Contra el velo musulman" izenburua dauka eta Yolanda Couceiro Morin-ek abesten du. Espero dut gustokoa izatea eta kontzientzia hartzea.

iturria: google.com
    

     Hona hemen sartutako kanta:

   "... y si callo, lágrimas
   y si hablo, lágrimas, lágrimas ..."

"... Quítame este velo porque quiero ver el cielo,
romper el silencio y poder hablar sin miedo,
quítame este velo porque lo deseo y quiero,
ser igual que tu
sin vivir en un destierro..."

                                                                  

2010-12-11

Burka bai, Burka ez

     Egunon Lagunok!
     Sarean nengoela, gaiari buruzko beste blog bat aurkitu dut, hain zuzen, Non perfect. El Blog Imperfecto izena duena.  Bertan, Burka sí, Burka no izenburua duen sarrera batekin topo egin dut eta nahiko interesgarria iruditu zaidanez, haren berri egitea erabaki dut.

     Mundu ideal batez hitz egiten du, mundu ideal hori existitzen ez dena eta berari bertan bizitzea gustuko ziona, baina beste mundu batean bizi gara: Erreala, benetakoa dena. Mundu zaila eta korapilotsua.


     Horrez gain, burkaren azpian doan emakumeak munduari begira, duen ikusmena eta kokapen espaziala argazki batzuen laguntzaz azaltzen du. Benetan, itzela dela. Alboko ikusmena murrizten du, kokapen espaziala galduz, batez ere, leku ireki eta zabaletan.
     Mundua sare horretatik ikustea, ezinezkoa gertatzen zait. Argi dago, burkaren aurrean desadostasuna islatzen duela eta konparazioak egiten dituela, askatasunaren inguruan, esanez ez dela aukeratzeko dagoen jantzia. Eta bukatzeko, belo islamiar ezberdinen arteko konparaketak azaltzen ditu, burka eta Nikab-a goitik behera diren jantziak esanez.

2010-12-03

Algunas dudas sobre el Burka


     Egunon lagunok! Hona hemen Burkaren inguruko artikulu bat, Juan Carlos Escudier-en eskutik idatzia.      Artikulua "Algunas dudas sobre el Burka" izenburua dauka.

     Bertan, belo eta Burkaren inguruko hausnarketa bat egiten da. Islamiar komunitatearen zuzentzaileek beloa eskoletan ezartzearen alde emandako argumentu batzuk, horietatik zorrien arteko kutsapena sahiesten duela entzun eta gero, Burkak gaixotasunak (melanoma adibidez) saihesten dituela gehitzen dute (nork sinesten du hori? mesedez!).

     Argi dago, Juan Carlosen iritziz eta nire iritziz baita ere, ez dela berdina beloa eta Burka eramatea. Lehenengoak erlijioaren sinbolo bat izaten den bitartean, bigarrena, bakarrik emakumea menperatzeko sinboloa bezala uler daiteke. Beraien eskubideak guztiz baztertzen.
Idazlearen ustez, pertsuasioa da bide bakarra. Zerbitzu sozialak emakumeak jasaten dituzten egoeretatik, modu batean ateratzeko eta gizon- menperatzaileei beraien konduktu edo jarrera okerra dela sinestarazteko.
     Azken finean, Burka duintasunaren kontra doalako.