Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


2010-12-11

Burka bai, Burka ez

     Egunon Lagunok!
     Sarean nengoela, gaiari buruzko beste blog bat aurkitu dut, hain zuzen, Non perfect. El Blog Imperfecto izena duena.  Bertan, Burka sí, Burka no izenburua duen sarrera batekin topo egin dut eta nahiko interesgarria iruditu zaidanez, haren berri egitea erabaki dut.

     Mundu ideal batez hitz egiten du, mundu ideal hori existitzen ez dena eta berari bertan bizitzea gustuko ziona, baina beste mundu batean bizi gara: Erreala, benetakoa dena. Mundu zaila eta korapilotsua.


     Horrez gain, burkaren azpian doan emakumeak munduari begira, duen ikusmena eta kokapen espaziala argazki batzuen laguntzaz azaltzen du. Benetan, itzela dela. Alboko ikusmena murrizten du, kokapen espaziala galduz, batez ere, leku ireki eta zabaletan.
     Mundua sare horretatik ikustea, ezinezkoa gertatzen zait. Argi dago, burkaren aurrean desadostasuna islatzen duela eta konparazioak egiten dituela, askatasunaren inguruan, esanez ez dela aukeratzeko dagoen jantzia. Eta bukatzeko, belo islamiar ezberdinen arteko konparaketak azaltzen ditu, burka eta Nikab-a goitik behera diren jantziak esanez.

No hay comentarios: