Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


Burkaren sormena

     Burka, Afganistanen sartu edo ezarri zen XX. mendearen hasieran. Baina "erabateko burka" derrogorrezkoa bilakatu zen talibanak (talde integrista, Pakistaneko eskola Coranetan sortua) boterea heldu zirenean. Emakumeeen gorputzaren kontrola bermatzeko nahian, burka inposatu zuten.
     Begiak estaltzen duen "belo sarria" ikusmena oztopatu egiten du "enmallado" izeneko saretxoaren ondorioz. Sare honek, alboko ikusmena murrizten du, kokapen espaziala galduz, batez ere, leku ireki eta zabaletan. "Belo sarria"-ren helburuetako bat, aurpegia eta begiak ikustea sahiestea edo ekiditea da.
    
     Burka ez da soineko bat, askok pentsatu ahal duten bezala, hain zuzen, deserosoa eta itogarria izateaz aparte, zazpi kilo pisatzen dituelako eta buruan itzelezko presio gogorra jarduten duelako, ibiltzean nekea edota fatiga handituz. Gainera, janzki honen luzapena oinetaraino iristen da, ez gorputza estaltzeko bakarrik, baizik eta ibiltzerakoan zailtasun handiado bat garantizatzeko, korrika egin dezaten debekatuz.

Informazio iturriak: Google, wikipedia, aipatutako blog-ak