Egunon lagunok! Hona hemen Burkaren inguruko artikulu bat, Juan Carlos Escudier-en eskutik idatzia. Artikulua "Algunas dudas sobre el Burka" izenburua dauka.
Bertan, belo eta Burkaren inguruko hausnarketa bat egiten da. Islamiar komunitatearen zuzentzaileek beloa eskoletan ezartzearen alde emandako argumentu batzuk, horietatik zorrien arteko kutsapena sahiesten duela entzun eta gero, Burkak gaixotasunak (melanoma adibidez) saihesten dituela gehitzen dute (nork sinesten du hori? mesedez!).
Argi dago, Juan Carlosen iritziz eta nire iritziz baita ere, ez dela berdina beloa eta Burka eramatea. Lehenengoak erlijioaren sinbolo bat izaten den bitartean, bigarrena, bakarrik emakumea menperatzeko sinboloa bezala uler daiteke. Beraien eskubideak guztiz baztertzen.
Idazlearen ustez, pertsuasioa da bide bakarra. Zerbitzu sozialak emakumeak jasaten dituzten egoeretatik, modu batean ateratzeko eta gizon- menperatzaileei beraien konduktu edo jarrera okerra dela sinestarazteko.
Azken finean, Burka duintasunaren kontra doalako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario