Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


2010-12-06

Nire Argazki Biltegia

     Hemen usten dizuet Burkaren inguruko zenbait argazkien biltegia. Errealezko, benetako argazkiak nahiz eta ez sinestu. Egia esan, zirrara egiten dizkidaten argazkiak. Afganistaneko emakumeek XXI. mendean egonda, daramaten bizitza. Pentsaezina, negargarria eta jasanezina den bizitza; ez du kalera bakarrik ateratzeko aeskubiderik eta irtetekotan, gizon heldu baten laguntzarekin egiten du (aita, senarra, neba...), ezin du etxetik kanpo lan egin ezta eskolara joan ere ez.

     Halaber, kontu handiz ibili behar du ibiltzerakoan zarata handirik ez egiteko, gizonen begirada erakarri ahal duelako. Benetan, harrigarria eta pentsaezina iruditzen zait, baina hori da benetako errealitatea. Ez du osasun-laguntza bat jasotzen eta tratu txarrak jasotzen duen bakoitzean ez dauka legearen dentsa edukitzen.
     Ez dita seguruak sentitzen, ezta askatuak hitz egiteko orduan edota kalera irteteko orduan ere.


     NAN- txartelaren argazkia benetan... itzeleskoa da, muturrekoa. Gehiegizkoa iruditzen zait.
     Espero dut zeuei baita ere hunkitzea eta argazkien benetako mezua bihotzetara heltzea.

No hay comentarios: