Egia esan askorentzat "burka" hitza entzutean ezta zer den ere, ez dakigu. Gainera, gaur egun, honen inguruan arazo, polemika eta eztabaida asko sortzen ari dira. Kulturaren zati bat da? ezkutuan, emakumeen eskubideen kontra dagoen jantzia da? ala emakumeek borondatez jartzen diren jantzia?



Baina dena den, zer da BURKA benetan?


2010-11-30

Hunkitzen du ezta?

     Seguraski, noizbait ikusi duzue ezkerraldean dagoen neskatila; telebistan, interneten... aurki dezakeguna.
     Sharbat Gula du izena eta 12 urte zituenean, Steve McCurry, argazki bat egin zion, 1984.urtean.
     Urte bat pasa ondoren, 1985.urtean argazki hori National Geographic -en argitaratua izan zen, portada ospetsuenetarikoa eta munduko argazkirik miresgarriena bihurtuz.


Dena den, gaur egun,  neskatila horrek emakume da, 30 urte dituena eta  burka daramana.

     Atera konklusioak.

Argazki iturria: www.google.com

2010-11-29

Bizitzeko Eskubidearen Alde


     RAWA (Asociación Revolucionaria de Mujeres de Afganistán) emakume afganen mugimendu soziopolitikoa, demokrazia, askatasuna eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen du, fundamentalisten erruz jadanik zabalduta dagoen herrialdea hobetzeko.

     Arazoa ez delako Burka bakarrik, hain zuzen azken honek, emakumeek egiten duten bizimoduari lotuta dago eta Afganistaneko emakumeak inolako eskubiderik gabe bizitzen jarraitzen dute herrialde batean, zeinean nazioarteko komunitateen begietan, jadanik ez dago beldurra, arriskurik eta gobernu "demokratiko" batekin kontuan hartzen duena.

Argazki iturria: www.google.com

2010-11-27

Frantziaren Iritzia

     Frantzia zehazki, neurriak hartzen ari da burka debekatzeko. 2004.urtean, Frantziako eskola publikoetan debekatu zuten ez zelako ongietorria eta orain neurriak hartzen dira leku publikoetan galarazteko. Frantziako Presidentea, Nicolas Paul Stéphane Sarkozy, desadostasuna isaltzen du Burka onartzerakoan.
     Estatu mailan, zenbait lekuetan, hala nola, Italian, Erresuma Batuan, Luxenburgon, Belgikan debekatuta dago.

2010-11-26

Nork eta Zertarako sortu Burka?

     Burka, Afganistanen sartu edo ezarri zen XX. mendearen hasieran. Baina "erabateko burka" derrogorrezkoa bilakatu zen talibanak (talde integrista, Pakistaneko eskola Coranetan sortua) boterea heldu zirenean. Emakumeeen gorputzaren kontrola bermatzeko nahian, burka inposatu zuten.
     Begiak estaltzen duen "belo sarria" ikusmena oztopatu egiten du "enmallado" izeneko saretxoaren ondorioz. Sare honek, alboko ikusmena murrizten du, kokapen espaziala galduz, batez ere, leku ireki eta zabaletan. "Belo sarria"-ren helburuetako bat, aurpegia eta begiak ikustea sahiestea edo ekiditea da.
    
     Burka ez da soineko bat, askok pentsatu ahal duten bezala, hain zuzen, deserosoa eta itogarria izateaz aparte, zazpi kilo pisatzen dituelako eta buruan itzelezko presio gogorra jarduten duelako, ibiltzean nekea edota fatiga handituz. Gainera, janzki honen luzapena oinetaraino iristen da, ez gorputza estaltzeko bakarrik, baizik eta ibiltzerakoan zailtasun handiado bat garantizatzeko, korrika egin dezaten debekatuz.

2010-11-25

Tutoriala

     Teknologia Berriak, gaur egungo gizartean, ondo menperatzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugunez; Nerea eta biok, "Argazki baten memoria nola murriztea"-ri buruzko Bideo Tutoriala bat egitea edo sortzea pentsatu dugu.

     Bideo tutorial honen lotura, bi modutara ipini ditugu. Ikusi ahal izan duzuenez, hasieran link baten bidezko lotura egin dut eta, sarrera honen ondoren tutoriala ikusi ahalko duzue, beste web orri batera mugitu gabe.

     Gure ustez, argazki baten memoria edo tamaina aldatzen jakitea, oso baliogarria izan daiteke, ordenagailuan memoria gutxiago okupatzeko, USB batean sartu behar baduzu gehiegi ez okupatzeko,...

     Baliogarria izatea espero dugu.



                                                                         Erika eta Nerea

2010-11-18

Mapa Kontzeptuala

     Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-ek, "Citilabs II", bideoan hitz egiten duen gaiari buruz, mapa-kontzeptual sortu dugu.
     Bideo horren barnean esaten duenaren arabera, eta gure ustez aipagarriena denaren arabera, mapa-kontzeptual hau egin dugu; beste laburpen metodo bat bezala.
     Bertan, kontzeptu orokor guztiak azaltzen dira.
    
Langungarria izatea espero dugu.

                                                                                                                                      Nerea eta Erika.